Neuro.

Ongi etorri guztioi!
Blog honen bitartez, horren ezezaguna zaigun garunaren mundua pixka bat aztertzea dut helburu.
Orokorrean garunaren inguruko informazioa ahalik eta sinpleen, baina beti ere zehaztasuna bilatuz, azaltzen saiatuko naiz, eta noizean behin, gaixotasun neurodegeneratibo batzuk azalduko ditut.
Bestalde, bitxiak edo aipatu beharreko albiste eta antzekoak ere izango dituzue txoko honetan.
Ea gustoko duzuen!

lunes, 3 de enero de 2011

Ondo lo egin...

        Loa....denok dakigu garrantzitsua dela lo egitea ezta?

Gutariko bakoitzari arrazoiez galdetu ezkero mila eman ditzakegu; hurrengo egunean nekea sentitzen dela, indar edo energia gabezia sentitzen dela, humore aldaketak sortzen direla, eta ikasleen artean asko entzuten den bat: lo gutxi egin ondoren, hurrengo egunean oso zaila dela ikastea edo gauzak buruz ikastea, hau da, memorizatzea.
      
        Beraz, fisikoki garrantzitsua dela lo egitea argi daukagu, gure gorputzari behar duen atsedena eman eta hurrengo egunari begira indarberritzeko ezinbestekoa delarik. Baina aurrez aipatutako ikasleen arrazoiak aintzat hartuz, zer nolako eragina du lo egiteak maila neuronalean? nola eragiten du lo egiteak edo ez egiteak gure garunean?

       Azken urteotan egin diren ikerketen emaitzak erabat esanguratsuak dira, eta maila neuronalean ere, lo egitea guztiz garrantzitsua dela argi geratu da.
Nature aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera, azken ikerketetan hurrengoa aurkitu dute:

Garuna aztertuz, lo faltagatik eratzen diren kalte kognitiboen (zentzumenen bidez antzematen dugun informazioa burmuinean prozesatzea) erantzule den bide molekular bat aurkitu dute. Ikerlarien ustetan, lo gabeziak sortzen dituen kalte kognitiboak, ikasteko ahalmenean eta  memorizazioan zailtasunak edo zerbaitetan atentzioa jartzeko ezintasuna adibidez, itzulgarriak izan daitezke hipokanpoan metatzen den entzima espezifiko baten kontzentrazioa gutxituz.

      Harrigarria dirudien arren, horren konplexua ematen duen gai honek azalpen kimikoa du, eta horrela azaldu zuten ikerlariek : Ikerketan erabilitako saguak aztertuz, ikusi zen lo gabezia sufritu zutenengan, normal lo egin zutenengan baino PDE4 entzima maila askoz ere altuagoak eta cAMP maila baxuagoak zeudela, azken hau, cAMP,  hipokanpoan eratzen diren neuronen arteko lotura sinaptiko berrien sorreran ezinbesteko molekula delarik.
PDE4 proteina.

          PDE 4 proteinak cAMP degradatzen zuela ikusita, PDE4 inhibitzaileak gehitzea erabaki zuten, eta emaitzak ezin hobeak izan ziren: cAMP degradazioa ia erabat gelditzea lortu zuten.

          Horrela ba, lo falta edo gabezia bezalako arazo larri baten aurkako "sendabidea" lortu dela diote ikerlariek, ez modu zuzen batean agian, baina lo gabeziak eragindako arazoak sufritzen dituzten pertsonengan PDE4 inhibitzailea sartzerik balego, sendagairen baten bidez adibidez, cAMP maila egokiak mantentzea lortuko litzateke, eta ondorioz, Hipokanpoko neuronen lotura  sinaptikoak egoki mantendu eta arazo kognitibo horiei modu efiziente batean aurre egitea.

Beraz badakizue, ahal de neurrian behintzat, asko eta ondo lo egin.



5 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Oso interesgarria Etxeba!
    Hain dugu beharrezkoa lo egitea...
    Tamalez, gero eta gutxiago eta okerrago egiten dut lo.

    ResponderEliminar
  3. ordu gehio edu gutxiago lo egiteari askotan ez diogu garrantzirik ematen baina bira ze garrantzia dakan... asik hemendik aurrera lo asko ittera! =)

    ResponderEliminar
  4. Ba bai, eztekogu horren garrantzitsutzat askotan baia...ikusten da askok uste dogun baio beharrezkoaua dala.

    ResponderEliminar
  5. geuzie lo asko eitzie bada... nik neuk behintxet eztekot arazorik! jajaja

    ResponderEliminar