Neuro.

Ongi etorri guztioi!
Blog honen bitartez, horren ezezaguna zaigun garunaren mundua pixka bat aztertzea dut helburu.
Orokorrean garunaren inguruko informazioa ahalik eta sinpleen, baina beti ere zehaztasuna bilatuz, azaltzen saiatuko naiz, eta noizean behin, gaixotasun neurodegeneratibo batzuk azalduko ditut.
Bestalde, bitxiak edo aipatu beharreko albiste eta antzekoak ere izango dituzue txoko honetan.
Ea gustoko duzuen!

viernes, 28 de enero de 2011

Ezkerrerantz ala eskumarantz?

Gaurkoan jolas batekin natorkizue:
                                                      Gauza sinplea da: Norantz mugitzen da irudiko neska?
   
 "Ezkerretara!" erantzungo duzue batzuek ikusi eta segituan, "eskumarantz inungo dudarik gabe!" beste batzuek. Baina zein da erantzuna orduan??
Ezker nahiz eskuin.

Bai, froga ezazue, ezkerretarantz ikusi nahi izan ezkero ezkerretarantz mugitzen dela ikusiko duzue, eta eskumarantz mugitzea nahi izan ezkero ere, horrela egiten duela ikusiko duzue.

Orduan, zertarako balio du "froga" honek? erantzuna sinplea da: bakoitzaren burmuinaren zein lobulu de predominantea ikusteko. Irudia lehen aldiz ikusi eta neska eskumarantz biratzen ikusi baldin baduzu, jakin zure burmuinaren eskumako lobulua dela predominantea, eta ezkerretarantz biratzen ikusi baduzu aldiz, ezkerreko lobulua duzu predominantea.

Kuriosoa ezta?

jueves, 20 de enero de 2011

Mielinazizoa uste baino garrantzitsuagoa.

            Azken urteotan garrantzia hartu duen gaia dau neuronen mielinizazioa. Eta hau da hain zuzen Londreseko King`s unibertsitateko zientzialariek landu duten gaia egindako azken ikerketan. Bertan, 3 eta 11 hilabete bitarteko adina zuten haurrak aztertu zituzten, horietako batzuk burmuineko arazoak zituztelarik.
Esan beharra dago, azterketa honetarako erresonantzia magnetiko mota berri bat erabili zutela, eta lortutako emaitzak oso esanguratsuak izan ziren:

           Alde batetik, 9 hilabeteko haurretan mielinizazioa burmuin osoan ematen dela behatu zuten, eta eremu jakin batzuetan, pertsona heldu batean aurki daitekeen mielinizazio maila bera aurkitzen dela.
Bestalde, azken urteotan asko landutako gaia sakonago aztertu dute: mielinizazioan sortutako arazoek duten eragina gaixotasun neurologikoetan. Eta emaitzak argiak izan dira: gaixotasun degeneratibo eta psikiatriko batzuetan, mielinizazioko arazoak dira jatorria.

Amaitzeko, jaiotze goiztiarreko haurrek mielinizazio prozesuan arazoak jasateko oso probabilitate altua dutela ondorioztatu ahal izan dute, honek suposatzen dituen arazoekin.
 Hala ere, oso argi ez dagoen gai bat da oraindik, eta erabilitako erresonantzia mota berri honek etorkizunean beste aurkikuntza garrantzitsuak ahalbidetuko dituenaren ustea dute zientzialariek.

viernes, 14 de enero de 2011

Aurrerapena Esklerosi Anizkoitzean

           Ikerketa genetiko batek esclerosis múltiple primaria progresiva (EMPP) gaixotasunaren erantzule den gene berri bat aurkitu dela dio. Ikerketa hau, Journal of Immunology aldizkarian argitaratu berri dute, eta 10.kromosoman aurkitzen den Porfirina genearen aurkikuntza aipatzen da.
 
10.kromosoma

           EMPP gaixotasuna esklerosi anizkoitz arruntaren pareko gaixotasuna da, sintomatologia eta ezaugarri beretsuak dituelarik. Desberdintasuna hurrengoa da: EMPP gaixotasuna gizonengan ematen da soilik. Horren arrazoiak orainarte nahiko ezezagunak ziren, baina Porfirina gene berri honen aurkikuntza garrantzitsua izan daiteke gaixotasunak gizonengan duen prebalentzia hori azaldu ahal izateko.

Horrez gain, gene honek sintoma klinikoen azterketa sakonago bat egin ahal izatea ahalbidetu die zientzialariei, gaixotasunaren inguruan gauza berriak ezagutuko direnaren ustea dagoelarik.

            Ikerketa, Espainiako Instituto de Investigación Vall d'Hebron eta Centro de Esclerosis Multiple de Cataluña (CEM-cat) zentruetako Montalban eta Comabella ikerlariek burutu zuten, eta Porfirina geneaz gain, 10.kromosomako eremu berean kokatzen diren beste bi gene ere aukritu dituzte, biak ere esklerosi anizkoitzarekin lotu dituztelarik:  C10orf27 eta  ADAMTS14  geneak.

             Horrela ba, pausu handi bate eman da momentuz tratamendu gabekoa den gaixotasun konplexu honen ezagupenean.

Esklerosi anizkoitza hobeto ulertzeko bideo bat:

miércoles, 12 de enero de 2011

Beste pausotxo bat

            Zalantzarik gabe minbizia da gaur egunean buruko min gehien ematen dizkugun gaixotasuna, bere konplexutasuna dela eta gehien bat. Aurre egiteko eta batez ere prebenitzeko ditugun zailtasunak asko eta asko dira, kasu gehienetan ondiorioak latzak direlarik.
            Hau horrela delarik, milaka dira minbiziaren inguruan egiten ari diren ikerketak, eta Science aldizkarian horietako baten emaitzak ikusi ahal izan ditugu orain gutxi.

           Drosophila Melanogaster euliarekin lan egindako ikerketa honetan emaitza benetan garrantzitsu bat lortu da: burmuineko tumore gehienek, zelula germinalen "bide genetikoa" erabiltzen dute.

Ikerketaren arabera, gene hauek ezinbestekoak dira tumorearen garapenerako, eta hauen ezabaketa tumoreen desagertzearekin erabat lotuta dago.

Zientzalariek gene hauek hurbiletik jarraitu dituzte, burmuineko tumore zelula eta zelula normaletan nolako jarrera duten behatuz.

Zeintzuk izan dira ikerketaren emaitzak? Ikusi da tumore zelulek, zelula normalek aktibatzen ez dituzten 102 gene aktibatzen dituztela. Gene hauek aztertu eta kasu gehienetan, duten funtzioa ezagutu ez den arren, bai ikusi da, geneen %25-a zelula germinalen funtzioak egoki mantentzearen arduradun direla.
Zelula germinalen espezifikoak diren gene guzti hauen funtzioa aztertzerakoan gainera zera ikusi da: 4 gene konkreturen "desaktibazioak" tumore gabeko burmuin osasuntsu baterako garapena bideratzen du.

          Horrela ba, aurkikuntza hau, garrantzia handia suposatzen duen pausotxoa izan daiteke minbiziaren aurkako borroka zail honetan.

domingo, 9 de enero de 2011

matematikak, zuenak egin du.

Burmuinaren estimulazio elektriko batzuen bidez, gaitasun matematikoak hobe daitezke.

        Hori da Current Biology aldizkarian argitaratutako ikerketa batek erakutsi duena. Ikerketa horretarako, gaitasun matematiko normalak zituzten pertsonak hautatu zituzten, eta zenbaki segida "artifizial" batzuk memorizatzea eskatu zitzaien, kanpoko estimulu elektriko bat jasotzen zuten bitartean.
       
        Zein izan zen estimulu hori? burmuineko lobulu parietalean estimulu elektrikoak ematean oinarritzen zen TDC teknika berritzailea (estimulación transcraneal por corriente directa) erabili zuten ikerlariek.
Honekin, memorizaziorako erabiltzen dugun burmuineko guneko neuronen aktibitatea handitzea lortu zuten.

        Lortutako emaitzak oso positiboak izan ziren. Izan ere, ikerketan parte hartu zuten pertsonen gaitasuna zenbaki berri horiek  ikasteko asko handitu zela frogatu zen.

       Zer suposatzen du ordea aurkikuntza berri honek? zertarako izan daiteke baliagarria?
Ikerlarien ustetan, discalculia, apoplejia eta gaixotasun degeneratibo desberdinen ondorioz sortzen diren arazo desberdinei (zenbakiak memorizatzeko zailtasunak, ariketa matematikoak burutzeko ezintasunak...) aurre egiteko bidea aurkitu denaren susmoa dago.

Aurretik lan asko dagoen arren, burmuinaren munduko beste ate garrantzitsu bat ireki da.


miércoles, 5 de enero de 2011

"Música maestro"

          Irratia piztu eta horren gustoko duzun abesti hori entzun duzu...zer nolako sentsazioa ezta? aurpegia guztiz aldatu zaizu, alai eta gustora sentitu zara, pozik.
Baina pentsatu al duzu inoiz abesti horrek sortzen dizun sentsazio hori zergatik den? argi dago melodiak edo letrak edo dena delakoak egiten dizula gustoko izatea, baina eman ezazu pausu bat gehiago eta pentsa ezazu: arrazoi musikalak bakarrik ote sentsazio horren sortzaileak?

         Beste behin, horren ezezaguna den burmuinaren munduak emaitza harrigarriak utzi dizkigu gai honen inguruan.

         Aspalditik izan dute ikerlariek musikak gizakiongan duen eragina ikertu eta emaitza fidagarriak lortzeko nahia, eta badirudi azken ikerketek hori ahalbidetu dutela.
Ikerketa horietako bat da Nature Neuroscience aldizkarian argitaratu dutena, non benetan emaitza harrigarriak ikus ditzakegun.

         Aipatutako azterlanean, 217 pertsonez osatutako talde batekin egin zen lan. Denei musika pieza edo abesti jakin batzuk jarri zitzaizkien, denei berdinak, eta entzuterakoan sortzen zitzaizkien sentimendu eta sentsazioak, emozioak...neurtu zitzaizkien metodo desberdinen bidez.
Talde honetatik 8 pertsona hautatu zituzten, abestiak entzuterakoan nolabaiteko "erantzunak" sortu zituztenak hain zuzen : tenperatura aldaketa, azalean aldaketak, maiztasun kardiakoan aldaketak... Erantzun hauek kasualitatea ez zirela ziurtatzeko, behin baino gehiagotan jarri zizkieten abestiak, eta ingurune desberdinetan, eta emaitzak berdinak izan ziren: beti zegoen aintzat hartzeko moduko erantzunen bat.

       Horrela ba, pertsona hauekin lanean jarraitu eta musikaren inguruko inkesta sakon bat bete ondoren, salto kualitatibo bat eman zuten ikerlariek: oraingoan abestiak jarri zizkieten, eta sortzen ziren erantzunak hobeto interpretatzeko asmoz burmuinaren irudiak hartu zituzten.

Erresonantzia honetan argi ikusten dira dopamina sintesiko guneak(gorriz)
      
       Zeintzuk izan ziren lortutako emaitzak? Ikerlariekerantzunak sortzen zituzten pertsonengan, gustoko abesti hori entzutean izugarrizko Dopamina sintesi eta jariapena zegoela  ikusi zuten.

Esan beharra dago dopamina gizkiok "plazerra" bezalako sentsazioak sentitzearen erantzule den neurotransmisorea dela, eta ikasteko ahalmenean, kognizioan, humorean eta orokorrean ongizatearekin lotutako beste hainbat sentsazioren sorreran ere eragina duela(hori da hain zuzen kokaina, heroina eta antzeko drogekin lortzen dena, zelula dopaminergikoak estimulatu eta dopamina maila handiak lortzea).

            Argi geratzen da horrela, irratian horren gustoko dugun abesti hori entzutean sentitzen duguna ez dela arrazoi musikala bakarrik, beste askotan bezala, badagoela arrazoi kimiko bat.

            Beraz, badakizu, ongi sentitu nahi izan ezkero, piztu irratia eta zabaldu bidea dopaminari.




Jatorrizko artikulua: http://www.nature.com/neuro/journal/vaop/ncurrent/abs/nn.2726.html

lunes, 3 de enero de 2011

Ondo lo egin...

        Loa....denok dakigu garrantzitsua dela lo egitea ezta?

Gutariko bakoitzari arrazoiez galdetu ezkero mila eman ditzakegu; hurrengo egunean nekea sentitzen dela, indar edo energia gabezia sentitzen dela, humore aldaketak sortzen direla, eta ikasleen artean asko entzuten den bat: lo gutxi egin ondoren, hurrengo egunean oso zaila dela ikastea edo gauzak buruz ikastea, hau da, memorizatzea.
      
        Beraz, fisikoki garrantzitsua dela lo egitea argi daukagu, gure gorputzari behar duen atsedena eman eta hurrengo egunari begira indarberritzeko ezinbestekoa delarik. Baina aurrez aipatutako ikasleen arrazoiak aintzat hartuz, zer nolako eragina du lo egiteak maila neuronalean? nola eragiten du lo egiteak edo ez egiteak gure garunean?

       Azken urteotan egin diren ikerketen emaitzak erabat esanguratsuak dira, eta maila neuronalean ere, lo egitea guztiz garrantzitsua dela argi geratu da.
Nature aldizkarian argitaratutako artikulu baten arabera, azken ikerketetan hurrengoa aurkitu dute:

Garuna aztertuz, lo faltagatik eratzen diren kalte kognitiboen (zentzumenen bidez antzematen dugun informazioa burmuinean prozesatzea) erantzule den bide molekular bat aurkitu dute. Ikerlarien ustetan, lo gabeziak sortzen dituen kalte kognitiboak, ikasteko ahalmenean eta  memorizazioan zailtasunak edo zerbaitetan atentzioa jartzeko ezintasuna adibidez, itzulgarriak izan daitezke hipokanpoan metatzen den entzima espezifiko baten kontzentrazioa gutxituz.

      Harrigarria dirudien arren, horren konplexua ematen duen gai honek azalpen kimikoa du, eta horrela azaldu zuten ikerlariek : Ikerketan erabilitako saguak aztertuz, ikusi zen lo gabezia sufritu zutenengan, normal lo egin zutenengan baino PDE4 entzima maila askoz ere altuagoak eta cAMP maila baxuagoak zeudela, azken hau, cAMP,  hipokanpoan eratzen diren neuronen arteko lotura sinaptiko berrien sorreran ezinbesteko molekula delarik.
PDE4 proteina.

          PDE 4 proteinak cAMP degradatzen zuela ikusita, PDE4 inhibitzaileak gehitzea erabaki zuten, eta emaitzak ezin hobeak izan ziren: cAMP degradazioa ia erabat gelditzea lortu zuten.

          Horrela ba, lo falta edo gabezia bezalako arazo larri baten aurkako "sendabidea" lortu dela diote ikerlariek, ez modu zuzen batean agian, baina lo gabeziak eragindako arazoak sufritzen dituzten pertsonengan PDE4 inhibitzailea sartzerik balego, sendagairen baten bidez adibidez, cAMP maila egokiak mantentzea lortuko litzateke, eta ondorioz, Hipokanpoko neuronen lotura  sinaptikoak egoki mantendu eta arazo kognitibo horiei modu efiziente batean aurre egitea.

Beraz badakizue, ahal de neurrian behintzat, asko eta ondo lo egin.