Neuro.

Ongi etorri guztioi!
Blog honen bitartez, horren ezezaguna zaigun garunaren mundua pixka bat aztertzea dut helburu.
Orokorrean garunaren inguruko informazioa ahalik eta sinpleen, baina beti ere zehaztasuna bilatuz, azaltzen saiatuko naiz, eta noizean behin, gaixotasun neurodegeneratibo batzuk azalduko ditut.
Bestalde, bitxiak edo aipatu beharreko albiste eta antzekoak ere izango dituzue txoko honetan.
Ea gustoko duzuen!

jueves, 20 de enero de 2011

Mielinazizoa uste baino garrantzitsuagoa.

            Azken urteotan garrantzia hartu duen gaia dau neuronen mielinizazioa. Eta hau da hain zuzen Londreseko King`s unibertsitateko zientzialariek landu duten gaia egindako azken ikerketan. Bertan, 3 eta 11 hilabete bitarteko adina zuten haurrak aztertu zituzten, horietako batzuk burmuineko arazoak zituztelarik.
Esan beharra dago, azterketa honetarako erresonantzia magnetiko mota berri bat erabili zutela, eta lortutako emaitzak oso esanguratsuak izan ziren:

           Alde batetik, 9 hilabeteko haurretan mielinizazioa burmuin osoan ematen dela behatu zuten, eta eremu jakin batzuetan, pertsona heldu batean aurki daitekeen mielinizazio maila bera aurkitzen dela.
Bestalde, azken urteotan asko landutako gaia sakonago aztertu dute: mielinizazioan sortutako arazoek duten eragina gaixotasun neurologikoetan. Eta emaitzak argiak izan dira: gaixotasun degeneratibo eta psikiatriko batzuetan, mielinizazioko arazoak dira jatorria.

Amaitzeko, jaiotze goiztiarreko haurrek mielinizazio prozesuan arazoak jasateko oso probabilitate altua dutela ondorioztatu ahal izan dute, honek suposatzen dituen arazoekin.
 Hala ere, oso argi ez dagoen gai bat da oraindik, eta erabilitako erresonantzia mota berri honek etorkizunean beste aurkikuntza garrantzitsuak ahalbidetuko dituenaren ustea dute zientzialariek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario