Hori da Nature Neuroscience aldizkarian kaleratutako ikerketa batek dioena. Amigdalaren tamaina eta sare-sozialaren konplexutasunaren arteko erlazio hau gazte nahiz heldu eta emakume nahiz gizonetan ematen dela adierazi dute ikerlariek.
Ikerketa horretan 19 eta 83 urte bitarteko 36 gizon eta 22 emakume aztertu ziren, beraien bizitza sozialari buruzko galdeketa sakon bat erantzun behar izan zutelarik.
Galdeketaren erantzunetatik abiatuz, ikerlariak 2 faktore neurtzeko gai izan ziren.
Alde batetik, pertsonetako bakoitzak erregularki mantentzen zituen erlazio kantitatea kalkulatu zuten, eta bestetik, erlazio horiek kide zireneko "talde" desberdinen kopurua. Zertarako? lehena, pertsona bakoitzaren sare-sozialaren tamaina kalkulatzeko, eta bigarrena sarearen konplexutasuna neurtzeko.
Horrez gain, ikerketan parte hartu zuten pertsonei burmuineko erresonantzia magnetiko bat egin zitzaien, eskualde desberdinetako egiturak behatzeko asmoz, horien artean amigdala hurbiletik jarraitu zutelarik.
Burmuineko Amigdala(geziak adierazi) |
Zeintzuk izan ziren emaitzak? Ikerlarien behaketen ondorioakhurrengoak izan ziren: Norbanako bakoitzaren sare-sozialaren konplexutasuna zenbat eta handiagoa izan, hau da, bakoitzak tratua zueneko "talde" aniztasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta amigdala handiagoa zuten.
Emaitza bitxiak dira, aztertutako garuneko beste egiturekin ez baita antzekorik gertatzen. Horrela ba, erlazio kurioso hau ikertzen jarraituko dutela diotela diote zientzialariek.
jatorrizko artikulua: http://www.nature.com/neuro/journal/vaop/ncurrent/abs/nn.2724.html
jatorrizko artikulua: http://www.nature.com/neuro/journal/vaop/ncurrent/abs/nn.2724.html
amigdala erraldoia!
ResponderEliminar