Neuro.

Ongi etorri guztioi!
Blog honen bitartez, horren ezezaguna zaigun garunaren mundua pixka bat aztertzea dut helburu.
Orokorrean garunaren inguruko informazioa ahalik eta sinpleen, baina beti ere zehaztasuna bilatuz, azaltzen saiatuko naiz, eta noizean behin, gaixotasun neurodegeneratibo batzuk azalduko ditut.
Bestalde, bitxiak edo aipatu beharreko albiste eta antzekoak ere izango dituzue txoko honetan.
Ea gustoko duzuen!

miércoles, 12 de enero de 2011

Beste pausotxo bat

            Zalantzarik gabe minbizia da gaur egunean buruko min gehien ematen dizkugun gaixotasuna, bere konplexutasuna dela eta gehien bat. Aurre egiteko eta batez ere prebenitzeko ditugun zailtasunak asko eta asko dira, kasu gehienetan ondiorioak latzak direlarik.
            Hau horrela delarik, milaka dira minbiziaren inguruan egiten ari diren ikerketak, eta Science aldizkarian horietako baten emaitzak ikusi ahal izan ditugu orain gutxi.

           Drosophila Melanogaster euliarekin lan egindako ikerketa honetan emaitza benetan garrantzitsu bat lortu da: burmuineko tumore gehienek, zelula germinalen "bide genetikoa" erabiltzen dute.

Ikerketaren arabera, gene hauek ezinbestekoak dira tumorearen garapenerako, eta hauen ezabaketa tumoreen desagertzearekin erabat lotuta dago.

Zientzalariek gene hauek hurbiletik jarraitu dituzte, burmuineko tumore zelula eta zelula normaletan nolako jarrera duten behatuz.

Zeintzuk izan dira ikerketaren emaitzak? Ikusi da tumore zelulek, zelula normalek aktibatzen ez dituzten 102 gene aktibatzen dituztela. Gene hauek aztertu eta kasu gehienetan, duten funtzioa ezagutu ez den arren, bai ikusi da, geneen %25-a zelula germinalen funtzioak egoki mantentzearen arduradun direla.
Zelula germinalen espezifikoak diren gene guzti hauen funtzioa aztertzerakoan gainera zera ikusi da: 4 gene konkreturen "desaktibazioak" tumore gabeko burmuin osasuntsu baterako garapena bideratzen du.

          Horrela ba, aurkikuntza hau, garrantzia handia suposatzen duen pausotxoa izan daiteke minbiziaren aurkako borroka zail honetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario