Neuro.

Ongi etorri guztioi!
Blog honen bitartez, horren ezezaguna zaigun garunaren mundua pixka bat aztertzea dut helburu.
Orokorrean garunaren inguruko informazioa ahalik eta sinpleen, baina beti ere zehaztasuna bilatuz, azaltzen saiatuko naiz, eta noizean behin, gaixotasun neurodegeneratibo batzuk azalduko ditut.
Bestalde, bitxiak edo aipatu beharreko albiste eta antzekoak ere izango dituzue txoko honetan.
Ea gustoko duzuen!

miércoles, 5 de enero de 2011

"Música maestro"

          Irratia piztu eta horren gustoko duzun abesti hori entzun duzu...zer nolako sentsazioa ezta? aurpegia guztiz aldatu zaizu, alai eta gustora sentitu zara, pozik.
Baina pentsatu al duzu inoiz abesti horrek sortzen dizun sentsazio hori zergatik den? argi dago melodiak edo letrak edo dena delakoak egiten dizula gustoko izatea, baina eman ezazu pausu bat gehiago eta pentsa ezazu: arrazoi musikalak bakarrik ote sentsazio horren sortzaileak?

         Beste behin, horren ezezaguna den burmuinaren munduak emaitza harrigarriak utzi dizkigu gai honen inguruan.

         Aspalditik izan dute ikerlariek musikak gizakiongan duen eragina ikertu eta emaitza fidagarriak lortzeko nahia, eta badirudi azken ikerketek hori ahalbidetu dutela.
Ikerketa horietako bat da Nature Neuroscience aldizkarian argitaratu dutena, non benetan emaitza harrigarriak ikus ditzakegun.

         Aipatutako azterlanean, 217 pertsonez osatutako talde batekin egin zen lan. Denei musika pieza edo abesti jakin batzuk jarri zitzaizkien, denei berdinak, eta entzuterakoan sortzen zitzaizkien sentimendu eta sentsazioak, emozioak...neurtu zitzaizkien metodo desberdinen bidez.
Talde honetatik 8 pertsona hautatu zituzten, abestiak entzuterakoan nolabaiteko "erantzunak" sortu zituztenak hain zuzen : tenperatura aldaketa, azalean aldaketak, maiztasun kardiakoan aldaketak... Erantzun hauek kasualitatea ez zirela ziurtatzeko, behin baino gehiagotan jarri zizkieten abestiak, eta ingurune desberdinetan, eta emaitzak berdinak izan ziren: beti zegoen aintzat hartzeko moduko erantzunen bat.

       Horrela ba, pertsona hauekin lanean jarraitu eta musikaren inguruko inkesta sakon bat bete ondoren, salto kualitatibo bat eman zuten ikerlariek: oraingoan abestiak jarri zizkieten, eta sortzen ziren erantzunak hobeto interpretatzeko asmoz burmuinaren irudiak hartu zituzten.

Erresonantzia honetan argi ikusten dira dopamina sintesiko guneak(gorriz)
      
       Zeintzuk izan ziren lortutako emaitzak? Ikerlariekerantzunak sortzen zituzten pertsonengan, gustoko abesti hori entzutean izugarrizko Dopamina sintesi eta jariapena zegoela  ikusi zuten.

Esan beharra dago dopamina gizkiok "plazerra" bezalako sentsazioak sentitzearen erantzule den neurotransmisorea dela, eta ikasteko ahalmenean, kognizioan, humorean eta orokorrean ongizatearekin lotutako beste hainbat sentsazioren sorreran ere eragina duela(hori da hain zuzen kokaina, heroina eta antzeko drogekin lortzen dena, zelula dopaminergikoak estimulatu eta dopamina maila handiak lortzea).

            Argi geratzen da horrela, irratian horren gustoko dugun abesti hori entzutean sentitzen duguna ez dela arrazoi musikala bakarrik, beste askotan bezala, badagoela arrazoi kimiko bat.

            Beraz, badakizu, ongi sentitu nahi izan ezkero, piztu irratia eta zabaldu bidea dopaminari.




Jatorrizko artikulua: http://www.nature.com/neuro/journal/vaop/ncurrent/abs/nn.2726.html

4 comentarios:

  1. Oso ona Lully!!! jajaja
    Dopamina dira notak eta burmuina pentagrama, biak uztarturik, voilà: Melodia!
    Oraingoan ere oso interesgarria Mikel!

    ResponderEliminar
  2. Oso ona artikulua e! Egia esan zer egingo genuke musikarik gabe?

    ResponderEliminar
  3. Benetan interesgarria, hau jakinda hemendik aurrera musika gehiago entzungo dut ;)

    ResponderEliminar