Neuro.

Ongi etorri guztioi!
Blog honen bitartez, horren ezezaguna zaigun garunaren mundua pixka bat aztertzea dut helburu.
Orokorrean garunaren inguruko informazioa ahalik eta sinpleen, baina beti ere zehaztasuna bilatuz, azaltzen saiatuko naiz, eta noizean behin, gaixotasun neurodegeneratibo batzuk azalduko ditut.
Bestalde, bitxiak edo aipatu beharreko albiste eta antzekoak ere izango dituzue txoko honetan.
Ea gustoko duzuen!

domingo, 9 de enero de 2011

matematikak, zuenak egin du.

Burmuinaren estimulazio elektriko batzuen bidez, gaitasun matematikoak hobe daitezke.

        Hori da Current Biology aldizkarian argitaratutako ikerketa batek erakutsi duena. Ikerketa horretarako, gaitasun matematiko normalak zituzten pertsonak hautatu zituzten, eta zenbaki segida "artifizial" batzuk memorizatzea eskatu zitzaien, kanpoko estimulu elektriko bat jasotzen zuten bitartean.
       
        Zein izan zen estimulu hori? burmuineko lobulu parietalean estimulu elektrikoak ematean oinarritzen zen TDC teknika berritzailea (estimulación transcraneal por corriente directa) erabili zuten ikerlariek.
Honekin, memorizaziorako erabiltzen dugun burmuineko guneko neuronen aktibitatea handitzea lortu zuten.

        Lortutako emaitzak oso positiboak izan ziren. Izan ere, ikerketan parte hartu zuten pertsonen gaitasuna zenbaki berri horiek  ikasteko asko handitu zela frogatu zen.

       Zer suposatzen du ordea aurkikuntza berri honek? zertarako izan daiteke baliagarria?
Ikerlarien ustetan, discalculia, apoplejia eta gaixotasun degeneratibo desberdinen ondorioz sortzen diren arazo desberdinei (zenbakiak memorizatzeko zailtasunak, ariketa matematikoak burutzeko ezintasunak...) aurre egiteko bidea aurkitu denaren susmoa dago.

Aurretik lan asko dagoen arren, burmuinaren munduko beste ate garrantzitsu bat ireki da.


3 comentarios:

  1. puf, emongo genkena azterketa sasoien, ikesi biherra dauenien, holako laguntzie eukitziarren e? :P
    artikulu interesantie Mikel!

    ResponderEliminar
  2. Jeje janire, oso ona.

    Ondo erabiltekotan oso lagungarria izan daiteke etorkizunean, eta "el gran desconocido" apur bat gehiago ezagutzeko parada emoten dau.

    ResponderEliminar