Neuro.

Ongi etorri guztioi!
Blog honen bitartez, horren ezezaguna zaigun garunaren mundua pixka bat aztertzea dut helburu.
Orokorrean garunaren inguruko informazioa ahalik eta sinpleen, baina beti ere zehaztasuna bilatuz, azaltzen saiatuko naiz, eta noizean behin, gaixotasun neurodegeneratibo batzuk azalduko ditut.
Bestalde, bitxiak edo aipatu beharreko albiste eta antzekoak ere izango dituzue txoko honetan.
Ea gustoko duzuen!

viernes, 28 de enero de 2011

Ezkerrerantz ala eskumarantz?

Gaurkoan jolas batekin natorkizue:
                                                      Gauza sinplea da: Norantz mugitzen da irudiko neska?
   
 "Ezkerretara!" erantzungo duzue batzuek ikusi eta segituan, "eskumarantz inungo dudarik gabe!" beste batzuek. Baina zein da erantzuna orduan??
Ezker nahiz eskuin.

Bai, froga ezazue, ezkerretarantz ikusi nahi izan ezkero ezkerretarantz mugitzen dela ikusiko duzue, eta eskumarantz mugitzea nahi izan ezkero ere, horrela egiten duela ikusiko duzue.

Orduan, zertarako balio du "froga" honek? erantzuna sinplea da: bakoitzaren burmuinaren zein lobulu de predominantea ikusteko. Irudia lehen aldiz ikusi eta neska eskumarantz biratzen ikusi baldin baduzu, jakin zure burmuinaren eskumako lobulua dela predominantea, eta ezkerretarantz biratzen ikusi baduzu aldiz, ezkerreko lobulua duzu predominantea.

Kuriosoa ezta?

3 comentarios:

  1. Mikel!
    Serio, orain arte ikusi ditudan sarrera guztietan bitxiena eta interesgarriena izan daiteke. Irribarrea ere atera zait jaja.
    Oso ona da. Bi aldeetara mugitzen da, oinarri duen oina ikusi besterik ez dago, ezkerra eta eskubia aldatu egiten dira. Benetan polita!
    Hementxe ari naiz eitb.com-en "konkis" ikusten, Kortak tranpa egin du jaja.
    Aio Mikel!

    ResponderEliminar
  2. benetan bixetara mobiduten dala? eztot lortu ezkerretara mobiduten danik ikusterik! =(
    jajajaja

    ResponderEliminar
  3. gezurre!!!! bakarrik eskubire mobitzea..... tontie ai naiz sentitzen ajajajajajaj

    ResponderEliminar